Kontzertu Ekonomikoa izan zuen hizpide Pedro Luis Uriartek atzo Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko ots. 7a, 10:26

Atzo, asteartea, Kontzertu Ekonomikoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Pedro Luis Uriartek Sanagustin kulturgunean, Gure Kontzertu Ekonomikoa... eta gure Komunitatea izenburupean. Munohandi kultur elkarteak antolatutako hitzaldia 19:00etan hasi zen, eta ehun lagun inguru izan ziren bertan.

1980-1984 legealdian Eusko Jaurlaritzan Ekonomia eta Ogasun sailburu izan zen Uriarte, eta EAEko Kontzertu Ekonomikoa prestatu eta Espainiako estatuarekin negoziatu zuen taldearen buru ere bai. Uriartek, besteak beste, Kontzertu Ekonomikoak nola funtzionatzen duen, nola antolatzen den autonomia erkidegoaren hiru lurraldeen arabera, nola banatzen diren harekin lotutako irabaziak eta zer abantaila eta arrisku dituen azaldu zuen solasaldian.

(Argazkiak: Pedro Luis Uriarte eta Julene Frantzesena)