Matxinbentako festetako otarrea zozkatu dute

Uztarria.eus 2018ko ots. 6a, 11:00

Matxinbentan Santa Ageda festak ospatu dituzte, eta atzo, jaien azken egunean, auzoko baserrietako produktuekin osatutako saskia zozkatu zuten. Hau da zenbaki sariduna: 6215. Zenbakiaren jabeak auzoko tabernara, 943 88 63 15 telefonora, hots egin behar du.