Arkitektura eta eskultura, nahasian

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 6a, 12:20

Centroa proiektua erakusgai jarri du Julen Agirre azpeitiarrak Donostiako Egia kultur etxean, hilaren 16a arte. Marrazkia du "oinarri" bildumak, baina eskulturara "gerturatzea" du xede.

Centroa erakusketa inauguratu berri du Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984) Zumaiako bizilagunak Donostiako Egia kultur etxean, eta hilaren 16a bitartean zabalik izango da. Agirreren lanak ikusteko asmoz bisitan doanak Centroa proiektuko pieza batzuk aurkituko ditu bertan. Azpeitiarrak aurreratu duenez, berriki ikusgai jarri duen egitasmoa "prozesu artistiko baten parte" da, eta aurretik egindako lanekin du "zerikusia". Era berean, Agirrek gaineratu du "marrazkia oinarri" duten lanak direla, diziplina hori baita bere "praktika artistikoa egituratzen duen jarduera, hein batean". Nolanahi ere, eskulturara gerturatzeko "asmoa" agerikoa da Centroa bilduman.

Hiru lan esparru uztartuta

Centroa proiektuaren ezaugarriez galdetuta, Zumaiako bizilagunak adierazi du hiru lan materialetatik sortutako egitasmoa dela: aurretik landutako Centrale proiektuko azken lanetatik, Etxe arrazionala deituriko lanketatik eta David Lynch zinemagilearen Lost Highway pelikulan agertzen den etxetik. "Aurrez esan bezala, bilduma honetan erabilitako teknika marrazkia da, baina hortik beste diziplina batzuetara ere gerturatzen naiz: eskulturara, esaterako". Hiru lan esparru horien uztartzetik sortutako ideiatik proiektua garatzeko pare bat urte behar izan ditu Agirrek: "Nire lan egiteko modua prozesuaren logikaren baitan kokatzen da, eta, beraz, proiektu bat noiz hasten den eta noiz amaitzen den ez dut garbi izaten".

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.