Santa eskean atera dira herriko ikastetxeetako kideak

Uztarria.eus 2018ko ots. 3a, 15:05

Santa Ageda bezpera igandean izango bada ere, herriko ikastetxeetako kideak lehenago atera dira kantura. Atzo, ostirala, Iraurgi ikastetxeko, Apeitiko Ikastola Ikasberriko eta Karmelo Etxegaraiko zein Urola ikastolako ikasleak aritu ziren kopla kantuan, kalean nahiz eskoletan bertan. Ekitaldi horietan hartutako irudiak dira honakoak.