Zabalik da Azpeitiko sokamuturrari buruzko erakusketa berezia Foru Ibilbidean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 2018ko urt. 10a, 10:42

Martxan da Azpeitiko sokamuturrak 500 urte (1518-2018) ospakizuneko egitaraua, Foru Ibilbidean argazki erakusketa zabalduta. Beste lau gunetan ere izango dira erakusketak, otsailaren 13ra artean, denak ere Argazki Elkarteak antolatuta.

- Urtarrilak 9-28: Foru Ibilbideko erakusketa gunea (astegunak 18:00-20:00, astebukaerak 12:00-14:00).
- Urtarrilak 12-23: Sanagustin.
- Urtarrilak 12-otsailak 13: Lagun Onak MB, Aisialdi eta Juantxo Txiki.

Foru Ibilbideko gunean 44 argazki, Sanagustinen 36, Lagun Onak MBn 16, Aisialdin 15 eta Juantxo Txikin 10 ikusi ahal izango dira.

Ikusi argazki gehiago sokamuturra500.eus blogean.