Abian da sokamuturraren bosgarren mendeurreneko bloga

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 2017ko abe. 20a, 21:00

Martxan da Azpeitiko sokamuturrak 500 urte (1518-2018) ospakizuneko Interneteko gunea: sokamuturra500.eus. [urte bukaeratik aurrera: https://zezenbeltz.eus/?page_id=40]. Bosgarren mendeurreneko egitarauko albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak eta beste egongo dira. Jadanik badira ale batzuk. Datorren urtarrilaren 3an aurkeztuko dugu egitaraua, Sanagustin kulturgunean, prentsaurreko batean. Sansebastianak baino pixka bat lehenagotik karnabalak arte izango dira ekitaldiak.

Zezen Beltz Elkarteak, Azpeitiko Udalak, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, lehengo eta gaurko sokamutilek, eta sokamuturzaleek osatzen dute ospakizuna antolatzeko osatu den Herri Batzordea.