Abenduaren 8ra bitartean aurkez daitezke Irudhitzen lehiaketako testuak

Uztarria.eus 2017ko aza. 27a, 13:32

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bost testu aurkez ditzake, eta ezingo dira 100 hitz baino luzeagoak izan. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Uztarria Komunikazio Taldeak, Kultur Mahaiarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatutako Irudhitzen lehiaketaren bigarren atala, hitzena, martxan da duela bi astez geroztik, eta interesa duenak abenduaren 8ra bitartean aurkez ditzake testuak, lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera.

Epaimahaiak hamabi argazki onenak aukeratuta ditu dagoeneko, eta haiei hitzak jarriko dizkiete testu laburrei dagokien atalean. Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak, eta 100 hitz baino luzeagoak ez dira izango. Miren Gorrotxategik, Xabier Gantzarainek eta Alaitz Olaizolak osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu hamabi testuak, eta irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Informazio osoa hemen lor daiteke.