Aizkoran egindako ibilbideagatik, omenaldia jaso du Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II'.ak

Uztarria.eus 2017ko aza. 25a, 21:35

Herri kirol munduko kirolariak, familiakoak eta lagunak, Azpeitiko eta Errezilgo alkateak eta herritarrak. Horiek denak elkartu dira gaur, larunbata, Jose Ignazio Orbegozo Arria II.ari Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egin dioten omenaldian. 19:00ak pasatxoan hasi da ekitaldia. Trikitilarien atzetik eta hainbat aizkolarik egindako arkutik sartu da protagonista pilotalekura ikustera bertaratu direnen txalo artean. Ekitaldiari hasiera emateko bi dantzarik aurreskua egin diote, eta aizkolari ohi bati egindako omenaldia izanik, herri kirol erakustaldia egin dute hainbat kirolarik. Lehengo eta oraingo aizkolariek hainbat enbor ebaki dute, eta giro polita sortu da pilotalekuan. Gainera, tartean, harri-jasotzaileek ere hainbat lan egin dute. Ekitaldiaren bukaeran hainbat oroigarri jaso du Arria II.ak.

Joan zen ostiralean Arria II.aren biografia liburua aurkeztu zuten Azpeitiko udaletxean. Gentilak trilogiaren bigarren atala da gaur aurkeztu duten lana. Patxi Astibiaren ingurukoa da lehena, eta Miguel Mindegiaren biografia izango da hirugarrena.

Hona hemen, ekitaldi hasieraren eta aurreskuaren bideoak: