Komikiteka, liburutegiko txoko goxo berria

Uztarria.eus 2017ko aza. 24a, 12:33

Azpeitiko Udal Liburutegira hurbiltzen direnek, txoko goxo eta atsegin berri batetaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Izan ere, Komikiteka sortu dute. Lehen solairuan hartu du leku, eta bertan, gazteei zein helduei zuzendutako komikiak jarri dituzte, kafe makina zegoen lekuan.