111 saski, Nafarroako Erriberako euskarari bultzada emateko

ElkarEkin 2017ko aza. 24a, 11:21

Herrian jarritako eskaera puntuetan, guztira, 111 saski zenbatu dira. Elkar-ekinek hurrengo astean emango du banaketaren gaineko xehetasunen berri. 

Atzo, osteguna, jakinarazi zituen Errigorak urte sasoi honetan Nafarroako Erriberako produktuen saskiak salduz egin ohi duen Euskarari puzka kanpainaren emaitza. Guztira, 14.000 saski eskatu dira Euskal Herrian, eta horrenbestez, 175.00 euro bideratuko dituzte Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Aurten, kanpaina abian jarri duten bosgarren urtea da. Urte horietan guztietan eskatu diren saskiei esker, 800.000 eurotik gorako ekarpena jaso du Errigorak, euskarari bultzada emateko.

Beste urte batez, azpeitiarrek ere jarri dute beren alea Errigoraren kanpainari laguntzeko. Herrian jarritako eskaera puntuetan, guztira, 111 saski zenbatu dira. Elkar-ekinek hurrengo astean emango du banaketaren gaineko xehetasunen berri. 

Errigorak eskerrak eman dizkie Ablitasen saskiak osatzeko lanean aritu diren boluntario guztiei, baita kanpainaren berri eman duten herri komunikabide eta komunikatzaileei ere.