Bi autoren arteko istripua izan da Munategi inguruan, eta bi lagun zauritu dira

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 13:30

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, 11:15 inguruan, Munategi inguruan. Loiolako Inazio hiribidean egin dute talka bi autok, Azkoitirako norantzan, eta, Ertzaintzaren arabera, bi pertsona arin zauritu dira. Zaurituak Azpeitiko anbulatoriora eraman dituzte.