'Maravillas' abestiaren bertsioaren bideoa

Joan zen ostegunean Azpeitia DA! emanaldi berezia eskaini zuten Gorka Urbizu abeslariak eta Gotzon Barandiaran idazleak Sanagustin kulturgunean. Durangoko Azokaren barruan egiten den Ahotsenearen 10. urteurrena dela-eta eman zuten musika eta poesia uztartu zituen saioa, eta 400dik gora lagun elkartu ziren bertan. Berri Txarrak taldearen Maravillas abestiaren bertsioaren bideoa egin dugu.