Aurten, 100 urte bete dira Iraultza Sobietarra piztu zela, eta urtemuga horren harira, Sobietar Zine Zikloa antolatu du Gaztetxeak. Gaur, osteguna, emango dute aurreneko ikus-entzunezkoa, 21:00etan hasita. Ikusgai izango den filma Andrei Tarkovskyren Stalker da.
Zine zikloa azaroaren 16ra arte luzatuko da, eta guztira lau film eskainiko dituzte, ostegunetan. Honakoak dira egunez egun eskainiko dituzten filmak:
- Urriak 19 - Stalker (Andrei Tarkovsky)
- Azaroak 2 - Ashik Kerib (Sergei Parajanov)
- Azaroak 9 - Octubre (Sergei M. Eisenstein)
- Azaroak 16 - Ivan El Terrible 1 eta 2 (Sergei M. Eisenstein)
Saio guztiak 21:00etan hasiko dira.
Civilizacion capitalista liburuaren aurkezpena
Zine zikloaren aurretik, beste hitzordu bat ere badute gaztetxean: Konfederalismo Demokratikoaren Oinarriak hitzaldia. Bertan, besteak beste, Abdullah Öcalan kurduaren Civilizacion capitalista liburua aurkeztuko dute, 18:00etan hasita. Solasaldia gidatzeaz Sivan Zerdesti arduratuko da, liburuaren itzultzailea eta Kongresu Nazional Kurduko (KNK) kidea da bera.