Elkarretaratze zaratatsua deitu dute arratsalderako, errepresioaren aurka eta demokraziaren defentsan

Uztarria.eus 2017ko urr. 1a, 19:05

"Errepresioaren, biolentziaren eta espainiar inposaketen aurka, eta demokraziaren zein Kataluniaren defentsan", elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur, igandea, 19:30ean plazan.

Urriaren 1a da gaur. Independentziaz erreferenduma ari dira egiten Katalunian, eta Espainiako Gobernuak zein indar polizialek erakutsitako jarrera salatzeko protestak deitu dituzte Euskal Herrian. Azpeitian, 19:30ean jarri dute hitzordua kontzentrazioa egiteko. Elkarretaratzearen deitzaileek gainerako azpeitiarrei dei egin diete "errepresioaren aurka" kalera irten daitezen.