Artestura Feministak lehiaketara lanak aurkezteko epea, azken txanpan

Uztarria.eus 2017ko ira. 18a, 16:03

Lehiaketaren helburua da emakumeen sormen eta produkzio feminista bultzatzea eta hori ikusgarri egitea. Hilaren 29ra arte aukez ditzakete lanak 18 urtetik gorako emakumeek. Azpeitiko Emakumeen Txokoa da antolatzaileetako bat.

Gerturatzen ari da Artestura Feministak lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna. Euskal Herriko Emakume Etxeen Sareak antolatutako lehiaketa da Artesturak, eta sarea osatzen duten kideen artean dago Azpeitiko Emakumeen Txokoa. Lehiaketan, "adierazpide artistiko ezberdinetako lanak aurkeztu ahalko dituzte 18 urtetik gorako emakumeek. Helburua da emakumeen sormen eta produkzio feminista bultzatzea eta ikusgarri egitea.

Lan guztiekin Sareko Emakumeen Etxe guztietatik pasatuko den erakusketa ibiltaria egingo dute, eta aurkezten diren lanen artean kalitate handieneko lanak izango dira aukeratuak. Hilaren 29ra arte aurkez daitezke lanak. Lehiaketaren oinarriak, hemen.