Urrestillako Kalebarrenan hobi septikoa kendu eta ura sare nagusira lotu dute

Uztarria.eus 2017ko ira. 13a, 20:25

Urrestillako Kalebarrenako etxeetako hobi septikoa kendu eta ura sare nagusiaren bidez hobeto kudeatzeko obrak egin ditu Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Uraken bidez (argazkian). Herriko beste hainbat tokitan bezala, hobi septiko batera joaten ziren orain arte Kalebarrenako etxeetako ur zikinak; horrenbestez, ur saneamendua sare nagusiari lotu gabe kudeatzen zen orain arte ura. Obrak egin ondoren, berriz, Lasaoko araztegira bideratuko da ura.