Lagun Onakeko jubenilek Realaren aurka jokatuko dute bihar, Garmendipen

Uztarria.eus 2017ko ira. 9a, 13:49

Hemerotekako irudia.

Futbol zelai naturalean jokatuko dute neurketa, 17:00etan hasita. Jubenil Nazional Mailako bigarren jardunaldia da biharkoa, eta aurreneko hiru puntuak eskuratzera irtengo dira Lagun Onakeko mutilak. 

Lagun Onak Futbol Taldeko Jubenil Nazional Mailako mutilek Realaren aurka neurtuko dituzte indarrak bihar, irailak 10, Garmendipeko futbol zelai naturalean, 17:00etan hasita.

Joan den astean ekin zioten denboraldiari Lagun Onakeko jubenilek. Etxetik kanpo jokatu zuten aurreneko partida Barakaldoren aurka, eta markagailuan atzetik amaitu zuten neurketa, 2-0. Biharkoa denboraldiko bigarrengo partida izango da Lagun Onakeko jubenilentzat, eta aurreneko hiru puntuak lortzera irtengo dira Garmendipeko futbol zelaira. 

Lagun Onakekoak ez dira bihar Garmendipen ariko diren azpeitiar bakarrak. Izan ere, horiek parez pare izango dituzte Unai Marrero, Aritz Muguruza eta Jakes Gurrutxaga, Realeko jokalari azpeitiarrak.