Premietxeberri, artzaintza eta abeltzaintza bizibide

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 7a, 14:52

Felix eta Bixente Agirre anaiak hainbat ganadurekin, Premietxeberri baserrian.

Bixente eta Felix Agirre anaiak omendu dituzte Legazpiko Artzain Egunean, artzain bezala urteetan egindako lanagatik. Elgoibarren, aldiz, Gipuzkoako idisko eta ganadutegi onenaren sariak jaso dituzte.

Aita Martinengandik eta ama Bittorirengandik jasotako  jakintza bidelagun, haien pausoak jarraituz, Sañu mendiaren magalean, baserrian eta baserritik bizi dira Bixente (Azpeitia, 1953) eta Felix Agirre Alberdi (Azpeitia, 1956) anaiak. Aitak irakatsi zien ardiak maitatzen, zaintzen eta jezten; eta amari esker dakite esnea gai delikatua eta preziatua dela oso, eta esnea mimatuz gero, gazta gozoa lortzen dela.

Artzaintza eta abeltzaintza ofizio soilak ez ezik bizimodu bat direla garbi erakusten duen baserria da Premietxeberri. Dozena erdi bat abelburu hartuta, Felix Agirre Salamancara joana da feriara, eta, beraz, Premietxeberriko atarian Bixente maiorazkoa bizimoduaren inguruan luze solastu da.

Baserriaren ondoan ganadutegi koskor bat eta gaztandegia dituzte; eta handik masa bidean gora lau kilometro eginda, beste ganadutegi bat, handiagoa. Anaia zaharrenaren esanetan, 400 eta 500 ardi artean dituzte; 90 behi eta beste hainbeste txahal. “Buru asko dira, bai. Nahikoa lan izaten da ardiak jezten, abenduaren aurren aldera hasi eta sanferminak arte. Urri azkenean, azaro aurrenean, berriz, arkumeak jaiotzen hasten dira, apirilaren azkenera arte. Eta gazta egiteak ere lan handia du. Urtean hamar tona ekoizten ditugu, gutxi gorabehera”.

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean