Orthezeko Klasika irabazi du Oier Ibargurenek

Uztarria.eus 2017ko uzt. 22a, 22:33

2,4 kilometroko zirkuituari 30 buelta eman dizkio, eta horretarako, ordubete eta 42 minutu behar izan ditu. "Oso pozik" hartu du saria.

Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak Orthezeko Klasika (Okzitania) irabazi du. 2,4 kilometroko zirkuituari 30 buelta eman dizkio, eta horretarako, ordubete eta 42 minutu behar izan ditu. 70 parte hartzaile inguru lehiatu dira; horien artean gehienak, frantziarrak. Ez da proba horretan Ibargurenek parte hartzen duen lehen aldia, baina bai irabazten duen lehena. "Oso pozik" hartu du saria.