Beren abileziak erakutsi dituzte Kimura judo klubeko kideek, plazan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 22a, 18:29

Azken urteetan egin bezala, ikasitakoa plazaratu dute gaur, zapatua, Kimura judo klubeko haur, gazte eta helduek, 12:00etan hasita. Iaz eguraldiak ez zien gehiegi lagundu judozaleei, eta kioskoan egin behar izan zuten erakustaldia. Baina gaur eguzkia eta giro ederra izan dute alboan. Hori dela eta, plazan erakutsi dituzte beren abileziak, bertaratu diren guztien ikusmira piztuz.