Festak direla eta, hainbat autobus geltoki lekuz aldatuko dira

Uztarria.eus 2017ko uzt. 20a, 12:20

Azpeitiko Santio eta Saninazio festak direla eta, larunbatetik abuztuaren 4ra bitartean, biak barne, Azpeitiko autobus geltokiak lekuz aldatuko dituzte. Julian Elorza Hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoko geltokiak ez dira erabilgarri egongo da, eta ez da autobusik igaroko handik. Horien ordez, Burdinbidearen Museoko oinezkoentzako zubiaren parean geratuko da bi norabidetan.