Aurten ere kirol medikuntza zerbitzua jasotzeko aukera izango dute Kirol Patronatuko bazkideek eta kirol klubek

Uztarria.eus 2017ko uzt. 5a, 19:36
Gaur berritu dute hitzarmena Elikuk, Urolak eta Udalak-

Udalak iaz Urola eta Eliku zentroekin sinatu zuen akordioa berritu du aurten. Iaz "datu onak" izan zituen zerbitzuak; guztira, 363 azterketa egin zituzten. Aurten ere, hiru motatako zerbitzu medikoak eskainiko dituzte bi zentroetan: Azterketa medikoa, efortzu proba edo kirol azterketa medikoa eta laktato proba.

Azken urteetan egin bezala, aurten ere kirol medikuntza zerbitzu berezia eskainiko die Udalak Kirol Patronatuko bazkideei eta kirol klubei. Iaz Eliku eta Urola zentroekin hitzarmena sinatu zuen, "zerbitzu hobea emateko helburuarekin". Izandako datuak "onak" izan zirela ikusita –363 azterketa mediku egin zituzten– hitzarmena luzatu du bi zentroekin beste urte batez. 

Kirol Patronatuko kideek eta herriko klubek prezio merkeagoan egin ahal izango dituzte azterketa medikoa, esfortzu proba eta laktato proba.

Udalak uste du kirola "modu osasuntsuan eta kontrol medikoaren pean egitea garrantzitsua" dela, eta gaur bi zentroekin sinatu duen hitzarmenarekin, herritarrek kontzientziazio hori lortu dezaten, "beste pauso bat" eman dutela adierazi du.

Eliku zentroaren kasuan prezioa berezia izango da kirol taldeentzat.

Eliku zentroa (sendagilea: Alberto Garai):

- Azterketa medikoa: Bazkideek 45 euro - Klubek 40 euro.

- Esfortzu proba, kirol azterketa medikoa: Bazkideek 84 euro - Klubek 68 euro.

- Laktato proba, kirol azterketa medikoa: Bazkideek 115 euro - Klubek 100 euro.

Urola Zentro Medikua (sendagilea: Francisco Davila):

- Azterketa medikoa: Bazkideek zein klubek, 37 euro.

- Esfortzu proba, kirol azterketa medikoa: Bazkideek zein klubek, 48 euro.

- Laktato proba, kirol azterketa medikoa: Bazkideek zein klubek, 80 euro.

Ordua hartzeko edo edozein zalantza argitzeko honako telefono zenbakietara deitu behar da: 943-81 66 58 (Eliku) eta 943-15 07 06 (Urola ZM).