Traste zaharrak astindu, eta hasi baltsak prestatzen!

Uztailaren 15ean, zapatua, Azpeitiko Gaztetxearen 12. urteurrena ospatuko dute. Dozena bat urte bete ditu aurten gune autogestionatuak, eta urtero egin bezala, urtemugaren ospakizun egunean baltsa jaitsiera egingo dute. Data gerturatzen ari dela eta, Gaztetxeak herritarrei dei egin die baltsak prestatzen has daitezen: "Hasi buruari ematen, hurbildu gaztetxera, astindu traste zarrak eta prestatu zuen baltsak. Uztailaren 15ean egin gaitezen blai urez, ospakizunez eta aldarrikapenez!".