Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza nagusi, Errezilgo V. Dantza Solte Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 17:19

Errezilgo San Antonio jaien barruan, atzo, igandea, jokatu zuten V. Dantza Solte Txapelketa, eta Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak izan ziren txapeldunak. Azpeitiko bikoteak txapela, zapia, 120 euro eta garaikurra jaso zituen. Bigarren egin zuten Haritz Maiza alegiarrak eta Maddi Bengoetxea villabonarrak, eta 100 euro eta garaikurra eskuratu zituzten. Hirugarren sailkatu zen Danel Serranok eta Irati Saizarrek lezotarrek osatutako bikotea, eta 80 euro eta garaikurra irabazi zituzten.

Honako bikote hauek hartu zuten parte txapelketan: Julen Labaka eta Janire Labaka (Errezil); Unax Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil); Iker Zabala eta Nora Aizpuru (Azpeitia); Eki Aizpuru eta Aiora Etxeberria (Azpeitia); Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia); Gorka Duran eta Maitane Irurzun (Villabona); Danel Serrano eta Irati Saizar (Lezo); Aritz Maiza eta Maddi Bengoetxea (Alegi-Villabona).

Argazkia: Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida gaur, irabazleen txapela eta zapia soinean dituztela. (Alaitz Aranguren)