Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak irabazi dute 62. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa. Atzo, zapatua, jokatu zen txapelketa Trintxerpen, eta Luix Alberdi Beltzaren dantza eskolako bikotearentzat izan ziren txapelak; 15 urte ditu Arrizabalagak, eta 14 Sarasuak. Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga sailkatu ziren bigarren tokian, eta Villabonako Gorka Duranentzat eta Maitane Irurzunentzat izan zen hirugarren postua. Guztira, 19 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
Argazkian, Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua, dantzan.