Tolosako Flashback Egunera joateko autobusa antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2017ko mai. 23a, 18:03
Martxoan Azpeitian egin zuten Gipuzkoako Jubilatuen Flachback Topaketa.

Ekainaren 9an egingo dute Gipuzkoako Jubilatuen Topaketa Tolosan, eta hilaren 1a baino lehen eman behar da izena festan parte hartzeko.

Flashback Gipuzkoako Jubilatuen Eguna ospatuko dute ekainaren 9an Tolosan, eta hara joateko autobusa antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak. Irteeran parte hartu nahi dutenek herritarrek izena eman beharko dute ekainaren 1a baino lehen, Baigeraren bulegoan, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era bitartean. Izen-ematea 30 euro ordaindu beharko da. 

Martxoan Azpeitian egin zuten bezalaMondragon Unibertsitateko Loadinn elkarteko kideak aritu dira Tolosako Flachback Eguna antolatzen, eta goizetik arratsaldera luzatuko den egitaraua prestatu dute ekainaren 9rako ere. Festa osapatuko den herrira iritsi bezain pronto, Tolosa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute irteeran parte hartzen duten lagunek, eta ondoren, hasiko dira festa giroan murgiltzen, herriko kaleetatik izango den musika eskaintzarekin. Sabelak betetzeko, berriz, parrillada egingo dute. Bazkalostean dantzadia izango da, zuzeneko musikarekin, eta nahi dutenek kartatan aritzeko aukera ere izango dute.