Nola joan zen txapelketa?
Bi aparaturekin aritu nintzen, sokarekin eta uztaiarekin. Sokan puntuazio onena lortu nuen, eta uztaian bigarrena. Bi aparatuen zenbaketarekin osatzen zen sailkapen nagusia, eta hor lehendabiziko tokian gelditu nintzen.
Espero al zenuen irabaztea?
Ez, ez nuen espero. Dominak banatzeko ekitaldiaren aurretik ez digute esaten nola gelditu garen. Orduan, urrezko domina irabazi nuela esan zuten arte ez nekien ezer. Ezusteko polita izan zen.
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.