Eguzkiñe Peñaren Oiartzun taldea bigarren mailara jaitsi da

Uztarria.eus 2017ko mai. 22a, 13:46

Oiartzun futbol taldea Bigarren Mailara jaitsi zen atzo, Zaragozaren aurka 0-2 galdu ostean. Eguzkiñe Peña azpeitiarrak jokatzen du Oiartzunen, eta taldeak beharrezkoa zuen garaipena mailari eusteko. 15. postuan amaitu du liga.

"Mila esker gure ondoan egon zareten guztioi. Egun bat gutxiago gelditzen da berriro ere 1.Mailan jokatzeko. Aupa neskak!" mezua zabaldu zuten sare sozialetan partida amaitu ondoren.