Atzo, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Eskuzko Berezkoen Txapelketako finala jokatu zuten mutilek, kimuen mailan. Azpeitiko Ilunpe taldeko Jakes Elosegi eta Añorga taldeko Noa Unanue pilotariak ziren finala jokatzekoak, baina Unanuek osasun arazoak zituenez, ez zuen finala jokatzerik izan. Hala, pilotari azpeitiarrarentzat izan zen txapela zuzenean.
Iker Irribarria egungo eskuz banakako txapeldunak eman zion saria Elosegiri.