Aratzerrekako sanisidroak, giro ederrean

Uztarria.eus 2017ko mai. 15a, 21:33

Ostiralean, hilaren 12an, hasita ez da festa girorik falta izan Aratzerrekan. Izan ere, hainbat eta hainbat ekintza izan dira aurtengo sanisidroen bueltan. Mahai inguruko afariak, musika eta haurrentzat jolasak izan dira, besteak beste, eta horiek guztietaz gozatzen dozenaka lagun bertaratu da Aratzerrekara. Zapatuko zezen txikietan eta Atxur festie jolasean hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa. 

Gaur, astelehena, emango diote amaiera San Isidro jaiei, aitzurraren jaitsierarekin. Egun osoan zehar ere festan murgilduta izan dira, ordea. 12:00etan meza eta pilota partida izan dira, eta eguerdian bazkarirako tartea hartu dute. Arratsaldea girotzeaz Eneko Arbeo Antxumarri eta Attolasoinujoleek arduratu dira. 20:30ean agurtuko dituzte festak hurrengo urtera arte.