Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak txipdun txartel berrien bidez funtzionatuko du aurrerantzean. Aldaketaren helburua da bazkideentzat erabilera erosoagoa izatea, irakurketa azkarragoa egitea eta gaur egun sortzen diren arazoak ekiditea.
Aste honetan hasi dira txartelak aldatzen, eta helburua da bi hilabete barru bazkide guztiek txartela berrituta izatea. Horretarako, bazkideek txartel zaharrarekin igerilekura joan behar dute, eta momentuan egingo zaie berria.
Gazteentzat oharra
Urte askoan bazkide diren gazteei eguneratutako argazki bat ekartzeko eskatu nahi zaie kirol patronatutik, modu horretan, artxiboko argazkiak eguneratu ahal izateko.