Bihar amaituko da 'Azpeitia-Hazparne. 30 Urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoko bosgarren etapako izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko mai. 3a, 12:32

Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoko laugarren etapan izena emateko epea bihar, maiatzak 4, amaituko da. Izena eman nahi dutenek, orain arteko txangoetan bezala, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean egin dezakete.

Bosgarren etapa Saran abiatuko da eta Kanbon amaitu. 26 kilometro izango ditu. Ibilaldian izena ematen duten herritarrak autobusez joango dira Sarara, eta horretarako hitzordua 07:00etan jarri dute, anbulatorioan. Behin Sarara iritsita, ibilbideari ekingo diote. Pinudietako lepoan (Ainhoa) Hazparneko lagunek prestatutako hamaiketakoa egingo dute txangoan izena ematen dutenek. Ondoren, berriro ibiltzen jarraituko dute Kanbo herrira iritsi arte. Bidean bazkaltzeko tartea hartuko dute. Norberak eraman beharko du bazkaria. Aurreko etapan bezala, ibilbide erdia egiteko aukera egongo da, Pinuedietako leporaino (15 kilometro).