Gero eta gutxiago falta da Mantangorri Sanjuandegira hurbiltzeko, geroz eta gertuago daude Sanjuandegiko festak. Horregatik, dagoeneko lanean hasita daude XJ Auzolanean taldeko lagunak, eta auzoko jaietako lan taldeak osatzeko laguntza behar dutela jakinarazi dute.
"Azken urteotan auzoko jaiek izan duten bilakaera izugarria izan da, zaila da hitzez adieraztea. Jai herrikoien olatuak izugarriko indarra hartu du. Eta guztia aurrera ateratzeko, beharrezkoa dugu zuen laguntza. Norbanako, kuadrilla, elkarte.... behar zaituztegu!", adierazi du XJ Auzolaneanek.
Hainbat lan egiteko behar dute laguntza, hala nola Umeen Egunean begirale bezala aritzeko, karpa eta txosna muntatzeko, Gazte Afaria eta Auzo Bazkaria prestatzeko, komunikazio lanetan aritzeko eta kartel zein pankartak jartzeko.
Horregatik, aurten txandetan izena emateko aukera zabaldu, eta internet bidezko izen-ematea ireki dute. Honako loturan eman daiteke izena, eta beren aletxoa jarri nahi dutenek bertan aukera dezakete zein txandetan, zer egunetan eta zer ordutan egin nahi duten ekarpena.