'Katalina de Erauso' pastorala, Azpeitiko plazan

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 19:47

Joan den zapatuan, apirilaren 29an, Baionako Katalina de Erauso pastoraleko 150 bat lagun Azpeitian izan ziren bisitan, eta Sahatsa Dantza Taldeko kideekin batera pastoraleko hainbat dantza eskaini zituzten plazan. Bertan hartutako irudiak dira honakoak. 

Iaz aritu ziren Sahatsa Dantza Taldeko kideak eta Baionako Katalina de Erauso Elkartekoak Katalina de Erauso pastorala prestatzen elkarlanean, Sahatsaren 40. urteurrenaren harira. Joan den ekainean taularatu zuten ikuskizuna aurrenekoz, Baionan. Irailean, aldiz, Donostian eskaini zuten ikuskizuna.