Historiaurreari buruzko haurrentzako tailerra eskainiko dute zapatuan Ingurugiro Etxea Museoan

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 15:22

Egitasmoa iragartzeko egin duten kartela.

Maiatzaren 4a baino lehen eman behar da izena museora deituta. Doakoa da saioa, eta zapatuan 15:30ean hasiko da. Besteak beste, Historiaurreko zenbait teknika eta aurrerapen ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Ingurugiro Etxea Museoak, Familiekin programaren barruan, Historiaurre tailerra antolatu du larunbaterako. Hezurren egia erakusketaren osagarri moduan antolatu dute tailerra, eta Historiaurreko zenbait teknika eta aurrerapen ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek, gizakiek garai hartan bizirauteko zituzten zailtasunak ezagutzearekin batera.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako tailerra 15:30ean hasiko da Ingurugiro Etxea Museoan bertan, eta maiatzaren 4a baino lehen eman behar da izena Ingurugiro Etxeko 943 81 24 48 telefonora deituta. Tailerreko plazak mugatuak direlako eman behar da izena; izan ere, saioa doakoa izango da.