Elkarlanean, 'Pasaiako Badia' dokumentalaren musika grabatzen

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 12:44

Geroz eta gertuago dago Pasaiako segadan oinarritutako Pasaiako Badia dokumentalaren aurkezpen data, eta Oinatzak Produkzioak lan eta lan ari da ikus-entzunezkoa gorpuzten. Orain arte norbanako ezberdinen adierazpenak eta bizipenak biltzen aritu dira, eta orain grabatutakoari musika jartzen hasi dira; horretarako Azpeitiko musikarien laguntzaz baliatu dira. Hala, joan den astean, Kaluse taldea eta Felipe Murillo Azpeitiko 2noisy estudioan aritu dira Pasaiako Badia dokumentalerako musika grabatzen. 

Horrez gain, posprodukzio eta hedapen lanetan murgilduta dabiltza Oinatzakeko kideak, eta gauzak ondo bidean, 2017ko udazkenaren hasieran estreinatuko dute ikus-entzunezkoa. 

(Argaziak: Oinatzak produkzioak)