Motorzaleen eta metal musikaren jarraitzaileek aurten ere izango dute hitzordua Azpeitian; izan ere, iazko arrakasta ikusita, Azpeitia Motor Jaialdia antolatu dute ekainaren 17rako. Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako jaialdia arratsaldetik gauera bitartean izango da. 15:30ean motoan ibilbide bat egingo dute, eta, ondoren, 17:45ean, hasiko dira kontzertuak. Desira, Hyronika, Incursed, Marmok, Black Ice taldeen kontzertuak izango dira 01:30ak bitartean.
Antolatzaileek aurrerago azalduko dituzte jaialdiaren xehetasunak.