Tximinitik ohi baino askoz ere ke gehiago atera delako ezustea izan dute Sanjuandegiko bizilagunek, arratsaldean

Uztarria.eus 2017ko api. 15a, 23:40
Suhiltzaileak Sanjuandegiko Urbitarte auzunean. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Sanjuandegiko Urbitarte auzunean ezustekoa izan dute gaur arratsaldean, tximinitik ohi baino askoz ere ke gehiago ateratzen zela ikusita. Suhiltzaileak bertaratu dira eta tximinia garbitu dute. Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, ez da inor zauritu eta ez da kalte materialik izan.

Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko 4. zenbakiko bizilagunek sustoa izan dute gaur arratsaldean, 19:30 inguruan, tximinitik ohi baino askoz ere ke gehiago ateratzen zela ikusita. Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, Urbitarteko bizilagunek suhiltzaileei deitu diete gertatutakoaren berri emateko. Udaltzaingoaren esanetan, tximinia zikina zegoelako atera da hainbeste ke, baina suhiltzaileek garbitu dute tximinia, eta ez da kalte materialik gertatu eta ez da inor zauritu.