Datozen egunetan ordutegi berezia izango dute Azpeitiko Kirol Patronatuaren instalazioek, Aste Santua dela eta. Modu horretan, igerilekuak ohi baino ordutegi murritzagoa izango du bihar, apirilak 13, hasi eta hurrengo asteartera arte, hilaren 18ra arte. Kiroldegia, aldiz, goizetan eta arratsaldetan zabalduko dute.
Igerilekua zabalik egongo da 09:00etatik 14:00etara. Kiroldegia, aldiz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute.