Jon Gurrutxaga Osinalde Sariketako finalera sailkatu da

Uztarria.eus 2017ko api. 10a, 20:32

Jon Gurrutxaga azpeitiar bertsolariak Osinalde Sariketako finalerako txartela eskuratu du aurten ere. Joan den zapatuan, hilaren 8an, jokatu zuen kanporaketa Gurrutxagak, Zaldibiako Osinberde Elkartean (irudian, mikroa eskuetan duela dago azpeitiarra). Han, bigarren postua eskuratu zuen, Unai Mendizabal zizurkildarraren atzetik, eta horrekin lortu zuen Gabiriako Osinalde Sariaren finalean aritzeko eskubidea. Hilaren 22an jokatuko da aurtengo finala.