2017/05/12 19:00

Saio berezia:'Emakumeak maskulinizatutako lanbideetan' eta ardo dastaketa

Emakumeen Txokoa, Azpeitia

Sozialki 'gizonen lanbide moduan' hartu izan diren lanbideetan emakumeek eginiko ibilbideari eta bizi dituzten baldintzei begira jarri nahi dugu: kasu honetan, emakume batek daraman upategia eta bertako lana, gizartean eta sektorean dauden baldintzak, eta abar ezagutzeko aukera izango da. Ondoren, upategiko ardoa dastatzeko aukera eskainiko da.