Erniarraitz 1ek Xenpelar taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren atarian

Uztarria.eus 2017ko api. 4a, 14:52
Erniarraitz 1 taldeko kideak.

Asteburuan erabakiko da zein lau talde pasatuko diren txapelketaren finalerdietara. Erniarraitzekoek ostiralean jokatuko dute kanporaketa, Azkoitian.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren itzulia bukatzear da; izan ere, asteburuan erabakiko da zein lau talde pasatuko diren hurrengo fasera, hau da, finalerdietara.

Erniarraitz 1ek Xenpelar taldearen aurka neurtuko ditu indarrak ostiralean, apirilaren 7an, 21:00etan hasita, Azkoitiko Tintoreri Elkartean. Bertso afaria egingo dute, eta han erabakiko da Erniarraitzek aurrera egingo duen edo ez. Izan ere, Azpeitiko Erniarraitz 1 taldeak berdinketarekin itzuli behar izan zuen duela bi aste Alegiatik etxera.

Hurrengo fasera sailkatzen diren lau taldeek maiatzaren 6an Alegian eta maiatzaren 13an Bergaran egingo diren final aurrekoetarako txartela eskuratuko dute.