Azpeitiko Udala Hazparnen ere Korrika

Asteazken goizaldean iritsiko da Korrika Azpeitira eta, herriko dozenaka eragilerekin batera, Udalak ere parte hartuko du lekukoa eramaten. Baina dagoeneko egin du aurtengo aurreneko kilometroa Azpeitiko Udalak; Hazparnen, bart, Azpeitiarekin senidetuta dagoen Lapurdiko herriko ordezkariekin batera izan dira Aitor Bereziartua eta Estitxu Elduaien zinegotziak, beste azpeitiar batzuekin batera, Udalak han erosita zuen kilometroa osatzen. Azpeitiarrek lekukoa eraman duten unea zabaldu du AEK-k bideo labur honetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide