Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko eliteko atletekin solasean arituko dira herriko ikasleak, bihar

Iaz ikasleek atletekin egin zuten solasaldiko irudia.

Herriko ikastetxeetako LH6ko ikasleak hurbilduko dira Sanagustinera, maratoi erdian parte hartuko duten punta puntako atletekin solastera. 

Ate joka dago aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta giroa berotzen hasteko hainbat egitasmo antolatu dituzte; horien artean, zapatuan lasterka irtengo diren punta puntako atletek bihar, osteguna, eskainiko duten solasaldia. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko LH6ko ikasleekin bilduko dira Sanagustin kulturgunean, 11:00etan hasita. Iaz bezala, ikasleek atleten bizipenak entzuteko parada izango dute ordubete inguruz. Horrez gain, korrikalariei galderak egiteko aukera ere izango dute.