Martxoko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2017ko mar. 28a, 13:30

Odol ateraldi bateko irudia. (Azpeitiko Odol Emaileak)

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideak azken hilabeteetan izandako parte hartzearen goranzko joerari eutsi nahi diote.

Hileroko azken asteazkenetan bezala, bihar, martxoak 29, odola emateko hileko zita izango dute odol emaileek, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera, eta azken hilabeteetan izan den parte-hartze gorakadarekin jarraitzea nahi dutela adierazi dute. 

Apirileko odol ateraldia hilaren 26an egingo dute.