Bertsio gaua prestatzeko bilera izango da astelehenean, gaztetxean

Hasi da Gaztetxeko bertsio gauerako atzerakontua. Aurtengoan apirilaren 8an, zapatua, izango da ikuskizuna. Egun horretara begirako prestaketetaz eta beste hainbat gauzetaz hitz egiteko bilera egingo dute datorren astelehenean, hilaren 27an gaztetxean, 19:00etan hasita. Derrigorrezkoa izango da bertsio gauean parte hartu nahi duten talde bakoitzetik kide bat agertzea.