Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren eta proba herrikoiaren ibilbide berriak, bideoan

Uztarria.eus 2017ko mar. 15a, 18:01

Apirilaren 1eko XXIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak eta V. proba herrikoiak ibilbideak estreinatuko dituzte, eta antolatzaileek bi bideo hauek zabaldu dituzte, lasterketen ibilbideen nondik norakoak aurkezteko. Goikoan, maratoi erdiarena ikus daiteke; eta behekoan, ibilbide berriarekin 600 metro irabazi eta 8,1 kilometroko luzera izango duen lasterketa laburrarena.

Ibilbide berria "erosoa" dela nabarmendu dute antolatzaileek, "aldapa eta bihurgune gutxiagorekin. Herriguneak eta bidegorriak bat eginik, beste behin Europako ibilbide polit eta azkarrenetakoa izango da". Bi lasterketetarako izen-ematea zabalik dago Kirolprobak.com webgunean: hemen, maratoi erdiarena; eta hemen, proba herrikoiarena.