Igandean, martxoaren 19an, herri galdeketak egingo dituzten herriei babesa erakusteko ekitaldia egingo du Azpeitiko Gure Esku Dagok, zapatuan, hilaren 18an. Hala, 12:00etan hasita, trikitilariak, bertsolariak eta luntxa izango dira udaletxe azpian.
Azpeitian 2016ko ekainaren 5ean egin zuen Hitzartuk independentziaren gaineko herri galdeketa. Orduan, 16 urtetik gorako 4.781 herritarrek parte hartu zuten parte erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen hartan, boza emateko aukera zuten herritarren %39,37k.
Independentziaren gaineko herri galdeketa egiteko helburua beteta, Hitzartuk azaroaren 12an eman zion amaiera bere ibilbideari, lortutakoak eta egindakoak azaltzeko prestatu zuten ekitaldian. Orduan, Azpeitiko Gure Esku Dagok hartu zuen lekukoa berriro.