Musika entzunaldiak eskainiko dituzte Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek datozen egunetan

Uztarria.eus 2017ko mar. 14a, 11:02
Musika eskolako ikasleen jaialdiko irudia.

Bi saio eskainiko dituzte, bata bihar eta bestea ostegunean. Entzunaldiak Sanagustinen izango dira, 18:30ean hasita.

Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek musika entzunaldiak eskainiko dituzte datozen egunetan. Bihar, asteazkena, izango da aurrenekoa, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Ostegunean, aldiz, bigarren saio bat eskainiko dute, ordu eta leku berean. 

Pianoa, bateria, tronboia, biolina, tronpeta, saxofoia, klarinetea, biolontxeloa eta gitarra izango dira, besteak beste, datozen egunetan Sanagustinen entzun ahalko diren instrumentuak. Guztira, 100 ikasle inguru igoko dira oholtzara bihar eta ostegunean, 50 ikasle inguru entzunaldi banatan. 

Musikaz gozatu nahi duen edonor hurbil daiteke Sanagustin kulturgunera, entzunaldiez gozatzera.