Hainbat ikaslek elkarretaratzea egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Uztarria.eus 2017ko mar. 8a, 13:07

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, elkarretaratzea egin dute herriko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko dozenaka ikasleek, Sanjuandegiko biribilgunean, Emakumeak libre eta bizirik. Ez zoriondu gaurko egunez, etorri eta borrokatu gurekin lelopean. Horrez gain, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azpeitiko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dituzten egitasmoetan parte hartzeko deia egin dute. 

19:00etan elkarretaratzea izango da, plazan.

(Argazkia: Azpeitiko Ikasle Abertzaleak)